Emakumeak abstrakziogile
Lynda Benglis
Wook-kyung Choi
Atalak
Mary Ellen Bute
- Izenburua:
- Mary Ellen Bute
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Forma | Mugimendua | Soinua | AEB | Aaron Copland | Don Gillis | Edwin Gerschefski | Sinestesia | Zentzumenak | Elektronika | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Animazioa | Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Bute, Mary Ellen
Mary Ellen Butte izan zen 1930ko hamarkadan AEBn film abstraktuak egin zituen lehen emakume zinemagilea; aitzindaria izan zen, halaber, irudi elektronikoekin esperimentatzen. Margolaritza eta argiztapen eszenikoa ikasi zituen, eta irudi mugikorrak baliatu zituen ikusmen- eta soinu-erritmoak bateratzeko. Bere filmen bidez, zinemagintzaren ahalmen sinestesikoak aztertu zituen, musika bisual berri baten oinarriak finkatu nahian. Tarantella (1940) lanean, adibidez, Edwin Gerschefski-ren musika-konposizio baten erritmora libreki mugitzen ziren hainbat forma baliatu zituen. Abstronic (1952) lanean, aldiz, animazio-teknika tradizionalak eta elektronikaren bidez sorturiko irudiak uztartu zituen. Atzealdean konposizio abstraktuak agertzen dira, eta, haiei gainjarrita, seinale elektrikoaren distortsioak, zinemarako pelikula gainean fotografiatuta. Motibo izurtsu horiek, elektronikaren bidez sortuak, Aaron Copland eta Don Gillis-en musika alai eta arinaren erritmora mugitzen dira. Butek abangoardiako zinemari egindako ekarpen aitzindariari entzungor egin zaio urte luzez.