Emakumeak abstrakziogile
Ruth Asawa
Lee Bontecou
Atalak
Claire Falkenstein
- Izenburua:
- Claire Falkenstein
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gardentasuna | Materiala | Bitxi-diseinua | Peggy Guggenheim Collection | AEB | Frantzia | Paris | Michel Tapié
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte informala | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Falkenstein, Claire
AEBn Alexander Archipenkorekin ikasi ondoren, Claire Falkenstein alanbrezko eskultura abstraktuak egiten hasi zen, 1948an. Bi urte geroago, Parisen, Eguzkiak saila lantzeari ekin zion: Eguzki-zerua dugu sail horretako lanetako bat. Eskultura horiek inskribatuta dauden espazioa inguratzen dute, gardentasun-jokoen bidez hura indartuz. Artistak, haietaz ari zela, “hedatzen ari diren unibertsoak” zirela zioen. Lan horiek espresionismo abstraktuaren all-over direlakoei (euskarri osoa estaltzen duten lanak) emandako erantzun eskultoriko bezala interpretatu diren arren, Frantziako eszena artistikoan, Michel Tapié kritikariak sortutako arte informal kontzeptuarekin lotzen da Claire Falkenstein. Arte-mota desberdinen arteko mugak gaindituz, Falkensteinek bitxiak ere sortu zituen, eta Veneziako Peggy Guggenheim Collection museoko burdin forjatuzko atea (1961) egin zuen.