Emakumeak abstrakziogile
Varvara Stepanova
Katarzyna Kobro
Atalak
Gertrud Arndt
- Izenburua:
- Gertrud Arndt
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Arkitektura | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bauhaus Eskola | Ehungintza | Lucia Moholy | Paul Klee | Walter Gropius | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Artisautza | Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Arndt, Gertrud
Gazte-gaztetatik errebeldea izan zen Gertrud Arndt, eta argi eta garbi zekien zein zen emakume moderno gisa bete nahi zuen lekua. Arkitektura ikasi ostean, Bauhausean sartu zen 1923an; ehungintza-lantegira joatera behartu zuten bertan, nahiz eta ez zuen inoiz jardun harekiko atsegin berezirik sentitu. Alabaina, arrakasta izan zuen berehala; berak egindako bigarren tapiza Walter Gropius zuzendariaren bulegoan jarri zuten, eta sekulako aitortza izan zen hori. Tapiza goitik behera zaharberritu da beren osotasunean mantendu diren prestaketa-marrazkiak oinarritzat hartuz, eta Arndten maisulanetako bat dela uste da, Paul Kleeren teoriak hedatzeko egin zituen ikerketen fruitua. Bauhausean jardunean zen Lucia Moholy argazkilariak jaso zuen pieza argazkitan.