Emakumeak abstrakziogile
Gret Palucca
Atalak
Loïe Fuller
- Izenburua:
- Loïe Fuller
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Kolorea | Lerroa | Mugimendua | Oihalak | Dantza | Guillaume Apollinaire
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Fuller, Loïe
Loïe Fuller Belle Époque garaiko musak Serpetina-dantza obrari esker lortu zuen ospea: “lerroaren eta kolorearen artista handia” omen zen Fuller, Guillaume Apollinaireren arabera, “margolaritza, dantza, marrazketa eta lakrikunkeria” uztartzen baitzituen. Modu horretan, abstrakzio-molde berri bat abiatu zuen, bere gorputza erabiliz hain zuzen: hainbat metroko belo baten atzean ezkutatzen zen, eta jira eta bira egiten zuen beirazko kubo baten gainean, zeina atzetik argiztatzen baitzen koloretako argiekin, eta alboetatik orobat, zenbait dozena proiektorerekin. Fullerren hitzetan, bere dantzaren bidez sorturiko goranzko zein beheranzko espiralek benetako “marrazki” bat osatzen zuten, koloretako dinamika geometriko batean txertatzen zena. Fullerrek ez zuen utzi filma zezaten; horregatik, hari buruzko dokumentu bakarra gorde da, bere imitatzaileetako baten film hau, hain zuzen; pieza eskuz koloreztatua da, fotogramaz fotograma.