Emakumeak abstrakziogile
Lotte Jacobi
Martha Boto
Atalak
Berenice Abbott
- Izenburua:
- Berenice Abbott
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta hezkuntza | Artea eta zientzia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Massachusetts Institute of Technology | New York | Paris | Man Ray | Fisika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Errealismoa
- Aipatutako artistak:
- Abbot, Berenice
1930eko hamarkadan, Berenice Abbott Parisera aldatu zen, New York utzita, Man Rayrekin argazkilaritza ikasteko. Hasieran, nolabaiteko ospea lortu zuen New York hiriko bere irudi dokumentalei esker; geroago, zientziak bistaratzeko irakaskuntza-tresna gisa argazkiek zuten ahalmena interesatu zitzaion. 1950eko hamarkadaren amaieran, Abbott Massachusetts Institute of Technology erakundearentzat aritu zen lanean, fisikako eskuliburu baterako ilustrazioak egiten. Irudi zientifiko horiek Abbottek argazki errealista baten bilaketan egindako bidearen amaiera dira. Beren itxura abstraktua gorabehera, irudi horiek fenomeno fisikoak irudikatzen dituzte eta errealitatean sendo errotuta dauden prozedura esperimentalak dokumentatzen.