Emakumeak abstrakziogile
Abangoardiako emakume errusiarrak
Texaseko Bauhaus
Atalak
Bauhaus-ean
- Izenburua:
- Bauhaus-ean
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta ekonomia | Artea eta hezkuntza | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Bauhaus Eskola | Ehungintza | Gunta Stölzl | Johannes Itten | László Moholy-Nagy | Paul Klee | Vasily Kandinsky | Walter Gropius | Berdintasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
Nahiz eta 1919an Walter Gropius-ek, Bauhausen lehenengo zuzendariak, Eskolaren programa aurkeztu zuenean bertan generoen arteko berdintasuna aldarrikatzen zen, Bauhausarekin lotutako izen ezagun gehienak gizonenak dira, tartean irakasleenak ere bai: Johannes Itten, Vasily Kandisky, Paul Klee eta László Moholy-Nagy. Nolanahi ere, 1919ko lehen seihilekoan parekidetasuna ia erabatekoa izan zen gizon-emakumeen artean, eta eskolaren historian zehar emakumeak izan ziren ikasleen herena baino gehiago. Atariko ikasturtea gainditu ostean, ikasleek lantegi espezializatuetako bat aukeratu behar zutenean, kuota ez-ofizial bat ezartzen zen emakumeen kopurua erregulatzeko. Gunta Stölzl-en proposamenaren harira, emakumeentzako gela bat sortu zen, ehungintzako lantegiarekin uztartu zena; atariko ikasturtearen ondoren hara bideratzen zituzten emakumeak sistematikoki, eta horrek herra eta etsipena eragin zuen zenbait emakumeren artean. Modu horretan, ehungintzako lantegia laborategi bikaina bihurtu zen abstrakzioarekin esperimentuak egiteko. Halaber, lantegi horretako ekoizpenak ziurtatu zuen Bauhausaren iraupen ekonomikoa.