Emakumeak abstrakziogile
Marcia Hafif
Lotte Jacobi
Atalak
Arpita Singh
- Izenburua:
- Arpita Singh
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Papera | Erakusketak | Ehungintza | New York | Delhi
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Arte informala
- Aipatutako artistak:
- Singh, Arpita
Arpita Singh etxe-giroan irudikatu zituen emakumeen koadro figuratiboengatik da ezaguna, eta indiar modernitatearen ordezkari nagusietako bat da gaur egun. 1973 eta 1982 artean, abstrakzio informala ezaugarri zuten obrak egin zituen paper gainean. Ikatz-ziria, arkatza, tinta, akuarela eta pastela modu nahasian erabili zituen lan horietan, eta nabarmena da haietan artistaren esku-ukitua. Singhek “idazketa ariketa” gisa hartu zuen ikerketa espazial eta estruktural adierazkor hori. Lauki-sarearen erabilerak argi uzten du Delhiko Weaver’s Service Centre-n praktikan jarri zituen ehungintza tradizionaleko prozeduren eragina. Obra horiek 2019an aurkeztu ziren lehen aldiz New Yorken.