Emakumeak abstrakziogile
Tess Jaray
Lenore Tawney
Atalak
Agnes Martin
- Izenburua:
- Agnes Martin
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lan-prozesua | Lerroa | Erakusketak | Veneziako Bienala | Betty Parsons galeria | Mexiko Berria | New York | Meditazioa | Traszendentzia | Jaialdi eta sariak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Martin, Agnes
1957an, Agnes Martin lauki-sare itxurako egitura erabiltzen hasi zen bere lanetan, eta tarte erregularretan marraztutako lerro ortogonalez bete zituen mihiseak. Trazuaren dardara nabari duten lauki-sare horiek 1961ean aurkeztu zituen lehen aldiz jendaurrean, Betty Parsons Gallery-n. 1967an, arrakastaren aparretan, New Yorkeko eszena utzi zuen Martinek, eta Mexiko Berriko ordokietara aldatu zen. Haren obra meditazio- eta metafisika-esperientziaren ondorio zen arren, sortzen ari zen minimalismoarekin lotzen hasi ziren hirurogeiko hamarkadan. 1997an, Urrezko Lehoia eman zioten Veneziako Bienalean, eta 1990eko hamarkadan jasotzen hasia zen aitorpenaren gailurra izan zen sari hori.