Emakumeak abstrakziogile
Lenore Tawney
Ilona Keserü
Atalak
Bice Lazzari
- Izenburua:
- Bice Lazzari
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Arte italiarra | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Materiala | Dekorazio-arteak | Pinturagintza | Venezia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte informala
- Teknikak:
- Gouache
- Aipatutako artistak:
- Lazzari, Bice
Bice Lazzari Veneziako Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen 1916an dekorazio-arteak ikasteko. Haren familiaren ustez, pintura baino egokiagoa zen gai hori emakume batentzat. Hizkuntza ez-figuratiboa ezagutu zuen etxe-barrualdeen dekorazio modernoaren —eta, beraz, ornamentazioaren— bidez. 1949an hasitako sormenezko lanari esker, italiar pintura informalaren ordezkari nagusietako bat bilakatu zen berrogeita hamarreko hamarkadan. 1959tik aurrera, Lazzari beste material batzuk erabiltzen hasi zen bere lanetan, horien artean kola, harea eta gouachea, marraren arintasuna eta mihisean bertan espatulaz landutako gouachearen loditasun oretsua uztartzen dituen obra honetan ikus daitekeen bezala.