Emakumeak abstrakziogile
Dorothea Rockburne
Gret Palucca
Atalak
Valentine de Saint-Point
- Izenburua:
- Valentine de Saint-Point
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Misoginia | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Lerroa | Teosofia | Belle Époque | Feminismoa | Dantza | Poesia | Filippo Tommaso Marinetti | Alphonse de Lamartine | Desira | Lizunkeria | Berdintasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Futurismoa
- Aipatutako artistak:
- de Saint-Point, Valentine
Valentine de Saint-Point —Lamartine frantses poetaren hereniloba— poeta, dantzaria eta margolaria izan zen, baita Belle Époque garaiko musa probokatzailea ere. Emakume futuristaren manifestua idatzi zuen 1912an, eta Lizunkeriaren manifestu futurista, berriz, 1913an. Futurismoaren fundatzaile Filippo Tommaso Marinettiren misoginiari erantzuteko, emakumeen boterea eta desira azpimarratu zituen Saint-Pointek, gizonekiko eskubide-berdintasuna baino aldarrikatzen ez zuen feminismoaren kontrakarrean. 1914an, Métachorie asmatu zuen, dantzaren bidez gauzatutako abstrakzio bat, teosofiarekin lotua: artistaren arabera, dantza “ideista” edo kontzeptuala zen hura, “estilizazio naturalki geometriko” baten baitan gertatzen zena, “geometria baita lerroen zientzia” eta “arte plastiko guztien muina”. Argi-proiekzioekin eta poesia-errezitalekin janzten zen emankizuna. Saint-Point pobre eta ezezagun hil zen, Kairon, eta duela gutxi berreskuratu da haren lana.