Emakumeak abstrakziogile
Abstrakzio politikoa?
Cercle et Carré elkartetik Abstraction-Création elkartera
Atalak
Lerroaren zeinupean
- Izenburua:
- Lerroaren zeinupean
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Materiala | Dantza
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte informala | Minimalismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Childs, Lucinda | Ferrer, Esther | Gego, | Lazzari, Bice | Martin, Agnes | Mohamedi, Nasreen | Singh, Arpita
Lerroak marraztea, norberaren arrastoa uztea, berdin arkatzaren, pintzelaren, alanbrearen edo gorputzaren bidez, kezka nagusi bat izan zen hainbat artistentzat 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. Bice Lazzari artista italiarrak, oraindik aski ezagutzen ez dugunak, lerro askea ikertu zuen bere margolan informalistetan. Arpita Singh-ek, erretikula deseraikiz, lerroa malguago agertzen duten marrazkiak sortzen ditu; Esther Ferrer-ek, ordea, grafitozko lerro sotilak erabiltzen ditu zenbaki lehenen sekuentziak lotzeko. Azkenik, Gego-k espazioan marrazten zuen metal-hariaren laguntzaz, eta egitura etereoak sortzen zituen horrela. Zorroztasun minimalistaren kutsua darie Agnes Martin-en pieza sotilei, baina haren lerro eta erretikula itxuraz erregularrak bere keinuz gainezka daude. Nasreen Mohamedi-k arreta handiz erreparatzen zien bere giroak ardazten dituzten lerroei —argazkigintzaren bidez harrapatzen zituen—, eta bere marrazki minimalistak egiteko inspirazio-iturri gisa baliatzen zituen. Lucinda Childs dantzariak, berriz, lerro soil baten gainean dantza eginez, bere gorputza erabiltzen du bere ikerketak espaziora eramateko.