Emakumeak abstrakziogile
Lee Bontecou
Alice Essington Nelson
Atalak
Olga Fröbe-Kapteyn
- Izenburua:
- Olga Fröbe-Kapteyn
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Beltza | Urrea | Sinbologia | Zuricheko Arte Aplikatuen Eskola | Espiritualtasuna | Eranos Zirkulua | Teosofia | Ascona | Zurich | Alice Ann Bailey
- Aipatutako artistak:
- Fröbe-Kapteyn, Olga
Olga Fröbe-Kapteyn Zuricheko Arte Aplikatuen Eskolan ikasten hasi zen 1900an; ondoren, 1906tik 1909ra bitartean, Artearen Historiako ikasketak egin zituen hiri bereko unibertsitatean. 1920an Ascona herriko Casa Gabriellara joan zen bizitzera, Verità mendiaren oinean; espiritualtasuna ikasteari ekin zion bertan. 1926tik 1934ra bitartean, “meditazio-panel” batzuk sortu zituen, hau da, geometria zorrotzeko margolanak, oinarritzat hartzen zutenak beltzaren (itzala, negatiboa, heriotza) eta urrearen (argia, positiboa, bizitza) arteko dialektika, sinbolismo sakratuaren tradizioari jarraituz betiere. 1933an, Alice Ann Bailey teosofoarekin lankidetzan jardun eta gero, Eranos Zirkulua eratu zuen; hango hitzaldietara bertaratu ziren XX. mendeko pentsalaririk itzaltsuenetako batzuk.