Emakumeak abstrakziogile
Valentine de Saint-Point
Loïe Fuller
Atalak
Gret Palucca
- Izenburua:
- Gret Palucca
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Mugimendua | Bauhaus Eskola | Dantza | Charlotte Rudolph | László Moholy-Nagy | Paul Klee | Piet Mondrian | Vasily Kandinsky | Mary Wigman
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Palucca, Gret
Mary Wigman-en dantza-konpainiako kidea zen Gret Palucca: 1919an batu zitzaion, eta 1923an utzi zuen, bere eskola sortzeko. Dantza minimalistak eta geometrikoak egiten zituen Paluccak, eta haren mugimenduek zirrara bizia sortu zieten bai argazkilariei —Charlotte Rudolphi, adibidez—, baita Bauhauseko irakasleei ere. 1925ean eta 1926an, Palucca Tanz esku-orriek Paul Klee, László Moholy-Nagy eta, batez ere, Vasily Kandinsky artisten laudoriozko ekarpenak jaso zituzten. Kandinskyk, Paluccaren dantza zehatz eta doiekin liluraturik, marrazki analitiko bihurtu zituen, eta 1926an argitaratu zituen Das Kunstblatt aldizkarian. Paluccak arrastoa utzi zuen, halaber, bere ikasleengan, urte hartan bertan Piet Mondrian-en Konposizioa 1. zk. margolana eseki baitzuen eskolako dantza-aretoan.