Emakumeak abstrakziogile
Wook-kyung Choi
Atsuko Tanaka
Atalak
Vera Pagava
- Izenburua:
- Vera Pagava
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta paisaia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Erakusketak | Parisko Dekorazio Arteen Eskola | Ranson Akademia | Espiritualtasuna | Gogoeta | Erbestea | Sobietar Batasuna | Paris | Roger Bissière | Jeanne Bucher
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Pagava, Vera | Vieira da Silva, Maria Helena
Vera Pagavak 16 urte zituen haren familia Parisera erbesteratu zenean, sobietar erregimenenetik ihesi. Dekorazio Arteen Eskolan ikasi ondoren, Roger Bissiereren lantegian sartu zen, Ranson Akademian. Han, paisajismo abstraktuaren ordezkari nagusiak ezagutu zituen, horien artean Maria Helena Vieira da Silva. Haiek denak bezala, Pagavak ere mundu zehatza hartu zuen abiapuntu, errealitatetik harago eramateko. Hala, Hiriak sailean, eraikinak kolore zurbileko laukizuzen bihurtzen dira, argi eta gardentasun joko baten bidez bata bestearen barruan sartuta. Gogoeta poetikora gonbidatzen duen halako espiritualtasun bat sortzen da abstrakzio horietatik. Jeanne Bucher galeristak Pagavaren lanaren aldeko apustua egin zuen 1943tik aurrera, eta haren sorkuntzak Frantziako hainbat bilduma publikotan jarri ziren ikusgai. Haren lanak ez du jaso oraindik nazioarteko aitorpenik.