Emakumeak abstrakziogile
Vera Molnár
Helen Khal
Atalak
Etel Adnan
- Izenburua:
- Etel Adnan
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta emozioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Tamaina | Pinturagintza | Ingurunea eta natura | Tamalpais mendia | Libano | Poesia | Liburuak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Adnan, Etel
Idazle, poeta eta artista, Etel Adnan Libanoko modernitatearen ordezkari nabarmena da. 1950eko hamarkadan, formatu txikiko koadro abstraktuak margotu zituen, mihisea bere magalean hartu, edo mahai baten gainean jarri, eta pintura espatula baten bidez aplikatuta. Egitura arkitektoniko sendoko konposizio horiek naturaren behaketan inspiratzen dira, San Frantziskoko badiako Tamalpais mendiaren kontenplazioan bereziki. Bere lanak —2010eko hamarkadan berreskuratu zuten jendartearen arreta—adierazpen poetikoaren baliokide dira artistarentzat, eta lerroz eta kolorez osatutako benetako hizkuntza bat sortzea ahalbidetzen diote.1960ko hamarkadaren hasieratik, Etel Adnanek akordeoi itxurako liburuak erabiltzen ditu bere poesiaren euskarri gisa, edo, besterik gabe, formak eta zeinuak tinta beltzez eta pigmentu naturalez marrazteko gainazal gisa. Obra hau haren lehen poema-pinturetako bat da, batzuetan pinturak testua ordezkatu dezakeen froga.