Emakumeak abstrakziogile
Apy Art Centre Collective
Trisha Brown
Atalak
Virginia Jaramillo
- Izenburua:
- Virginia Jaramillo
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Mihisea | Espiritualtasuna | Tradizioa | New York | Mexiko | Traszendentzia | Herri-kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Jaramillo, Virginia
Virginia Jaramillo mexikar jatorriko artistak hirurogei urte inguru daramatza obra abstraktu original bat moldatuz. 1967an New Yorken bizitzen jarri zenez gero, haren lana batez ere AEBn da aintzakotzat hartua. Altotron izeneko hau Pintura orbandunak saileko lanetako bat da: 1970eko hamarkadan prestatu gabeko mihisearen gainean egindako abstrakzio askeek, kolore bizikoek, osatzen dute saila. Jaramillok pintura isurtzen du bere mihise inklinatuetan, eta zenbait aldiz errepikatzen du prozedura, elkar gurutzatzen diren bloke kromatiko batzuk eratzeko. Antzinako kulturetan inspiratuta, Virginia Jaramillok Altotron titulua asmatu zuen bere lanerako: “altua” adjektiboa eta “tron” atzizki greziarra (“tresna” esan nahi du) elkarrekin lotuz. Izan ere, obra hori kontenplaziorako tresna bat da, kontzientzia-egoera garaiago bat lortzea helburu duena.