Emakumeak abstrakziogile
Dóra Maurer
Dorothea Rockburne
Atalak
Monir Shahroudy Farmanfarmaian
- Izenburua:
- Monir Shahroudy Farmanfarmaian
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arkitektura | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Erakusketak | Parsons School of Design | Solomon R. Guggenheim Museoa | New York | Iran | Shah Cheragh | Bidaiak | Ispiluak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Mosaikoa
- Aipatutako artistak:
- Shahoudy Farmanfarmaian, Monir
Monir Shahroudy Farmanfarmaian artista irandarrak Arte Ederrak ikasi zituen, Teherango Unibertsitatean aurrena, eta New Yorkeko Parsons School of Design-en ondoren. 1957an, Iranen zehar egindako bidaia baten ondoren, abstrakzioaren bidea lantzea erabaki zuen. Bidaia hartan, liluratuta geratu zen monumentu eta meskitetako artisaulanak eta apaindurak ikusita. Shirazeko Shah-Cheragh santutegiko ispilu-mosaikoek eragin handia eta iraunkorra izan zuten haren obran. Handik aurrera, Irango arkitekturan inspiratutako motibo geometrikoak erabiltzen hasi zen bere sorkuntzetan. 2015ean, haren lanak merezitako aitorpena jaso zuen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek eskaini zion bakarkako erakusketan.