Emakumeak abstrakziogile
Natalia Goncharova
Alexandra Exter
Atalak
Olga Rozanova
- Izenburua:
- Olga Rozanova
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Erakusketak | Pinturagintza | Diamante-Txota taldea | San Petersburgo | Kazimir Malevich
- Mugimendu artistikoak:
- Futurismoa | Kubismoa | Suprematismoa
- Aipatutako artistak:
- Rozanova, Olga
Olga Rozanovaren obra 1911n aurkeztu zen San Petersburgo hirian, Moskuko Diamante Txota taldeko margolarien lanarekin batera, eta orobat egon zen ikusgai erakusketa futuristetan. Haren obrek, baita haren testu teorikoek ere, kideen aitortza jaso zuten. Rozanovak adierazi zuen “errealitate independente” bat dela margolana, errealitatea antzeratu nahitik haraindi dagoela, eta sormen-ekintzari dagokion intuizioa eta indibidualtasuna babestu zituen. Gogoeta horiek adierazi zituen 1917ko saiakera batean: Kubismoa. Futurismoa. Suprematismoa. Koloreari sekulako garrantzia ematen zionez —materia piktorikoari baino gehiago—, Kazimir Malevichen ildotik urrundu zen, eta koloreen argitasuna hauspotu zuen 1916 eta 1918 urteen bitartean egindako lanetan. 1918an hil zen, gazterik; hurrengo urtean, atzera begirako bat eskaini zioten, zeinetara 7.000 ikusle joan baitziren; ondoren, ordea, ahazturik geratu zen bolada luze batez.