Emakumeak abstrakziogile
Bridget Riley
Liubov Popova
Atalak
Germaine Dulac
- Izenburua:
- Germaine Dulac
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta musika | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Argia | Bolumena | Forma | Lerroa | Feminismoa | Sozialismoa | Dantza | Frédéric Chopin | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Dulac, Germaine | Fuller, Loïe
Lehen film surrealista egin zuen —Maskorra eta apaiza (1927)— eta bereziki horregatik da ezaguna Germaine Dulac; alabaina, beste gauza asko ere izan zen emakume hura: kazetari feminista, militante sozialista, argazkilaria eta zinema-teorialaria. 1910eko hamarkadaren erdialdean, zinematografiari heldu zion buru-belarri, eta bere ekoiztetxea sortu zuen. Kritikak laster aitortu zuen haren lanak kalitate handia zuela. Orduan, zenbait teoria sortu zituen “zinema purua” delakoari buruz: “Zuzenean garatzen diren lerroak, azalerak eta bolumenak, iradokitzearen artifiziorik gabeak, beren formen logikari jarraitzen diotenak, abstrakziorantz hobeto goratzeko gizatiarregia izan daitekeen esanahi orotatik libre [...]: zinema integrala”. 1929an hiru film labur egin zituen, tartean Disco 957 izenekoa, “inpresio bisualez” osatua: Chopinen Preludioak piezaren abaroan, argi-itzalen jolas bat eszenaratzen da, Loïe Fulleren dantzetan oinarritua.