Emakumeak abstrakziogile
Olga Fröbe-Kapteyn
Giannina Censi
Atalak
Alice Essington Nelson
- Izenburua:
- Alice Essington Nelson
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Osiris | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Londreseko Spiritualist Alliance | Society of Psychical Research | Espiritualtasuna | Ingalaterra | Londres | Automatismoa | Parapsikologia | Espiritismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Essington Nelson, Alice
Alice Essington Nelson ingeles artista zen, ez oso ezaguna, eta espiritismoaren zalea. 1895ean, espiritualtasunarekiko sentitzen zuen fedea adierazteko bide bat topatu zuen arte abstraktuari esker. Essington Nelsonen obra bakarra gorde da, eta misterio hutsa da. 1889an, Society of Psychical Research elkarteko kide egin zen, eta, gerora, Londreseko Spiritualist Alliance elkarteko kide. Obraren izenburuak —Osirisen eragina erakutsiz— iradokitzen duenez, baliteke Osiris jainko egiptoarra izatea artistaren inspirazio-indarra. Essington Nelsonek, bere teknikari buruz ari zelarik, adierazi zuen automatikoa zela; hortaz, pentsa genezake bere ahalmen espiritualek edo parapsikikoek gidatzen zutela haren sormen-prozesua.