Emakumeak abstrakziogile
Aurelie Nemours
Carmen Herrera
Atalak
Lygia Pape
- Izenburua:
- Lygia Pape
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Parte hartzeko artea | Eszenografia | Copacabana Palace | Balleta | Rio de Janeiro | Poesia | Liburuak | Zentzumenak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Neo-Konkretismoa
- Artelan motak:
- Arte interaktiboa
- Aipatutako artistak:
- Pape, Lygia
Sorkuntzaren Liburua hainbat esperientzia sentsorial uztartzen dituen liburu/poema bat da. Munduaren sorrera kontatzen du forma abstraktu sorta baten bidez, eta sorkuntza-liburu bat ere bada aldi berean; izan ere, obrari begira dagoen pertsonak hura manipula dezake, eta sortzailekide bihurtu, formak nahieran antolatuz. 1958ko abuztuan Rio de Janeiroko Copacabana Palace Antzokian aurkeztu zuen Ballet Neokonkretua I piezarako, Lygia Papek zortzi egitura zilindriko eta angeluzuzen eraiki zituen, bi metroko altuerakoak, dantzarien gorputzen gordeleku bihurtzen zirenak. Dantzaririk gabeko ballet honek “denbora, espazioa, forma eta kolorea” kontzeptuak artelanean integratzeko printzipio neokonkretuak islatzen ditu.