Emakumeak abstrakziogile
Gego
Lucinda Childs
Atalak
Sheila Hicks
- Izenburua:
- Sheila Hicks
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Ehungintza | Yale University | Kolonaurreko kulturak | Quipua | George Kubler | Josef Albers
- Artelan motak:
- Artisautza | Eskultura | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Hicks, Sheila
Sheila Hicksek Yale Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan irakasle izan zituen Josef Albers kolorearen teorialaria eta George Kubler, kolonaurreko artean eta ehungintzan aditua. Ehunezko freskoa obrak agerian uzten du artistak kolonaurreko Amerikako ehungintza-metodoei buruz duen interesa. Lan horretan han-hemenka ageri diren korapiloek gogora dakarte nolabait quipu izeneko tresna, inka kulturan kalkuluak egiteko erabili ohi zutena. Artearen eta artisautzaren arteko bereizketa hierarkikoa gaindituz, Hicksek ehunezko eskulturak sortzen ditu, eta barne-espazioak diseinatzeko enkargu publikoak ere hartzen ditu. Gaur egun, ehungintza-artearen ordezkaririk garrantzitsuenetako bat dugu.