Emakumeak abstrakziogile
Katarzyna Kobro
Regina Cassolo Bracchi
Atalak
Florence Henri
- Izenburua:
- Florence Henri
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bauhaus Eskola | Académie André Lhote | Académie Moderne | Alemania | Dessau | Paris | Josef Albers | László Moholy-Nagy | Paul Klee | Vasily Kandinsky
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Henri, Florence
Emakume artista modernoaren figura hezur-haragitzen du Florence Henrik: haren argazkilaritza-lana ezagutzen da batez ere, baina margolaria izan zen orobat. Bizimolde kosmopolita izan zuen; margolaritza ikasi zuen Alemanian, eta Paul Klee eta Vasily Kandinskyren eskoletara joan zen Bauhausera. Parisen bizi izan zen 1924 eta 1925 bitartean, eta bi akademiatan eman zuen izena: André Lhote-ren akademian eta Fernand Léger-en arte modernoko akademian. Garai hartan, abstrakzio geometrikoaren aukerak ikertzeari ekin zion bere margolanetan. 1927an, berriz, László Moholy-Nagy eta Josef Albers artistek Dessauko Bauhausean ematen zuten prestaketa-ikastaroan izena eman zuen. 34 urterekin, argazkilaritza deskubritu, eta abstrakzioa ikertzen segitu zuen lengoaia berri horren bidez. Haren argazkiak puristak, modernoak eta originalak dira, eta arrakasta lortu zuten berehala. Baliabide desberdinak txandakatzen zituen, eta abstrakzioarekin zuen harremana elikatu zuen horrek; merezi du artistaren abstrakzio-lana bere osotasunean ikertzea.