Emakumeak abstrakziogile
Sonia Delaunay-Terk
Verena Loewensberg
Atalak
Marlow Moss
- Izenburua:
- Marlow Moss
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Zuria | Lerroa | Materiala | Abstraction-Création taldea | Feminismoa | Paris | Fernand Léger | Piet Mondrian
- Mugimendu artistikoak:
- Neoplastizismoa
- Aipatutako artistak:
- Moss, Marlow
Marjorie Jewell Moss-ek artea ikasi zuen 1910eko hamarkadan; gero, familiarekiko loturak hautsi, ilea buru arras moztu eta gizon-jantziak erabiltzen hasi zen. 1926an, Fernand Leger-en akademian izena eman zuen Parisen. Piet Mondrian-en obra deskubritu eta hura ezagutu ondotik, neoplastizismoaren korrontearekin bat egin zuen. Mossek intuizioari jarraituz sortzen zituen bere konposizioak, eta marrazki zehatzak egiten zituen, erregelaren eta konpasaren laguntzaz, arau geometrikoak hartuz oinarritzat. 1930ean, berriz, lerro bikoitza txertatu zuen, bere konposizioak dinamikoago bihurtzeko; bi urte beranduago, berrikuntza hori baliatu zuen Mondrianek. 1935etik aurrera, koloreak erabiltzen hasi zen Moss, eta beranduago, sokak ere bai; monokromo zuriak ere egiten zituen. Moss izan zen Abstraction-Creation taldearen sortzaileetako bat. Berandu aitortu zen Mossek arte modernoaren aitzindari gisa egindako lana, eta ikerketa feministen garapenari esker gertatu zen hori.