Emakumeak abstrakziogile
Giannina Censi
Olga Rozanova
Atalak
Natalia Goncharova
- Izenburua:
- Natalia Goncharova
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta teknologia | Artea eta zientzia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eszenografia | Pinturagintza | Mijail Larionov | X izpiak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Rayonismoa
- Aipatutako artistak:
- Goncharova, Natalia
1900an, Natalia Goncharovak —familia aberats bateko alaba— Mikhail Larionov margolaria ezagutu zuen, zeina bere kidea bihurtuko zen bizitza sentimentalean nahiz lanean. Biek sinatu zuten, 1913an, Rayonismoaren manifestua, X-izpien eta partikula-argazkilaritzaren deskubrimenduak eraginda. Korronte bakar batekin lotzeari uko eginez, Goncharovak “guztizalea” zela esan ohi zuen. Horrela, bitarteko plastikoen askatasuna aldarrikatu zuen, eta abstrakzioaren ateak zabaldu zizkion horrek. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, nazioartean lan egin zuen, baina ez horrenbeste margolari gisa, ezpada eszenografo moduan; hortik aurrera, gero eta zailtasun material handiagoak izan zituen. 1950eko hamarkadan deskubritu zuten berriro ere Goncharovaren lana, baita Larionovena ere.