Emakumeak abstrakziogile
Lerroaren zeinupean
Argazkigintzako Ikuspegi Berria
Atalak
Cercle et Carré elkartetik Abstraction-Création elkartera
- Izenburua:
- Cercle et Carré elkartetik Abstraction-Création elkartera
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Erakusketak | Abstraction-Création taldea | Arte Konkretua taldea | Zirkulua eta Karratua taldea | Auguste Herbin | Georges Vantongerloo | Jean Hélion | Joaquín Torres-García | Theo van Doesburg | Michel Seuphor | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua | Arte Konkretua | Surrealismoa
- Aipatutako artistak:
- Cahn, Marcelle | Exter, Alexandra | Kobro, Katarzyna | Moss, Marlow | Taeuber-Arp, Sophie
Cercle et Carré (Zirkulua eta Laukia) eta Abstraction-Création (Abstrakzioa-Sorkuntza) elkarte artistikoak izan ziren; praktika abstraktu geometrikoa aldezten zuten, surrealismoari erantzunez, eta elkarteko kide gehien-gehienak gizonak ziren. 1929an, Cercle et Carré osatu zuten Joaquín Torres Garcíak eta Michel Seuphor-ek; testuinguru horretan berrogeita hamar artistaren lana erakutsi zuten, eta horietako hamar ziren emakumeak, besteak beste Marcelle Cahn, Alexandra Exter eta Sophie Taeuber-Arp. Zenbait autorek azpimarratu dutenez, giro misoginoa gailentzen zen elkartean. 1930an, berriz, Arte Konkretua taldea sortu zen Theo van Doesburg-en inguruan. 1931n, ostera, Abstraction-Création taldea sortu zuten Auguste Herbin, Jean Hélion eta Georges Vantongerloo artistek, arte ez-figuratiboko hainbat joera uztartu nahian. Emakume artista zenbait aritu ziren talde horretan, besteak beste, Sophie Taeuber-Arp —1934an utzi zuen—, Sonia Delaunay-Terk, Florence Henri, Barbara Hepworth, Katarzyna Kobro eta Marlow Moss. Emakumeak gizonak baino gutxiago izan ziren beti kopuru aldetik, eta ez ziren zuzendaritza-batzordean aritu.