Emakumeak abstrakziogile
Trisha Brown
Elizabeth Murray
Atalak
Mary Heilmann
- Izenburua:
- Mary Heilmann
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lerroa | Zeramika | Eskulturagintza | Berkeley Unibertsitatea | Kalifornia | New York | Chinatown | David Hockney | Peter Voulkos
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Heilmann, Mary
Surfaren eta Kaliforniako kontrakulturaren izpirituak markatuta, Mary Heilmannek zeramika eta eskultura ikasi zituen 1960ko hamarkadaren amaieran Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley), Peter Voulkos eta David Hockney han irakasle zirela. New Yorkera aldatu zelarik, nahiko bakartuta aritu zen: haren margolan postmodernoek kontra egiten zioten minimalistak nagusi ziren eszena artistiko bati. Haren pintura halako uztarketa dibertigarria da espresionismo abstraktuaren arauen (orbanak, tantak eta enpasteak) eta abstrakzio geometrikoaren arauen (lau angeluko irudiak, lerroak eta koadrikulak) artean. Chinatown izeneko obrak, artista izen bereko auzoan bizi izan zen garaikoak, agerian uzten du erreferentzia biografikoek ere badutela tokirik abstrakzio horretan.