Emakumeak abstrakziogile
Anni Albers
Gertrud Arndt
Atalak
Varvara Stepanova
- Izenburua:
- Varvara Stepanova
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Eszenografia | Jantzi-diseinua | Erakusketak | Pinturagintza | Errusiako Iraultza | Antzerkia | Mosku | Alexander Sukhovo-Kobylin | Vsevolod Meyerhold
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Stepanova, Varvara
Varvara Stepanova, funtzionario-familia bateko alaba, Moskun jarri zen bizitzen 1914an; hiri horretan egin zituen ikasketak, eta bertan hasi zen bere lana erakusten ere. Margolaria, eszenografia-diseinatzailea eta moda-sortzailea izan zen, eta modu aktiboan engaiatu zen Boltxebikeen Iraultzaren harira abiatutako egitura artistikoekin. 1922an, arte eszenikoen munduan sartu zen, Alexander Sukhovo-Kobylin antzerkigilearen Tarelkin-en heriotza obrarako jantziak eginez —antzezlana Vsevolod Meyerhold-ek zuzendu zuen, eta XIX. mendearen erdialdeko bizimoldea islatzen zuen kale-antzerki estiloan—. Jantziak diseinatzeko orduan, elementu geometrikoak uztartzeko printzipioari jarraitu zitzaion: batzuk luzangak edo trapezoidalak ziren, beste batzuk marradunak.