Emakumeak abstrakziogile
Espresionismo abstraktua
Georgiana Houghton
Atalak
Barbara Hepworth
- Izenburua:
- Barbara Hepworth
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta paisaia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Biomorfoa | Erakusketak | Eskulturagintza | Abstraction-Création taldea | Whitechapel galeria | Royal Academy of Arts | Tate Modern | Kornualles | Londres | Paris | Ben Nicholson | Constantin Brancusi | Hans Arp | Henry Moore | Piet Mondrian | Amatasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Hepworth, Barbara
Barbara Hepworth Londreseko Royal College of Art ikastegian trebatu zen, eta izen ona lortu zuen tradizio modernoan oinarritutako zuzeneko zizelkatze-lanari esker. 1930eko hamarkadan, estudioa partekatu zuen gerora bere senarra izan zen Ben Nicholson margolariarekin. Hepworthen lehen Forma zulatu biomorfoa, 1932koa, Abstrakzioa izenburuarekin aurkeztu zuten hasiera batean. 1934–35 urteetan egin zituen lehen aldiz eskultura guztiz abstraktuak, hirukiak izan ostean. Parisen, hainbat artista deskubritu zituen, hala nola Constantin Brancusi, Jean Arp eta Piet Mondrian, eta abstrakzioaren bideari jarraitzeko bultzada sentitu zuen. Abstraction-Création taldean sartu zen Nicholsonekin batera, eta biak ala biak funtsezko eragileak izan ziren Londreseko arte abstraktuaren nazioarteko mugimenduan. Bikotea Kornualles eskualdeko St. Ives herrira joan zen bizitzera 1939an, eta Hepworthek inspirazio-iturri sakona aurkitu zuen eskualde hartako paisaietan. Londreseko Whitechapel Gallery-k atzera begirako bat eskaini zion 1954an, eta Tate-k, berriz, 1967an. Bizi zela, artista garrantzitsutzat jotzen zuten, sarritan Henry Moore eskultorearekin alderatzen bazuten ere. Beti egin zion uko “emakume eskultore” izendapenari, izan ere, bere obraren ezaugarriak nabarmentzea nahi zuen, ez egilearen generoa.