Emakumeak abstrakziogile
Errealitate Berrien Aretoaren harira
Abstrakzio politikoa?
Atalak
Feminismoak eta abstrakzioa
- Izenburua:
- Feminismoak eta abstrakzioa
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artearen historia | Erakusketak | W.A.R. taldea (Women Artists in Revolution) | A.I.R. galeria | Aldrich Museum | Los Angeles County Museum | Feminismoa | Heresies aldizkaria | AEB | Britainia Handia | Ann Sutherland Harris | Briony Fer | Griselda Pollock | Linda Nochlin | Lucy Lippard | Rozsika Parker
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Hammond, Harmony | Hesse, Eva | Pindell, Howardena | Popova, Liubov | Rozanova, Olga
1963an, Women’s Liberation Movement izeneko mugimenduak bigarren olatu feministaren hasiera finkatu zuen AEBn; 1969an, berriz, WAR taldea sortu zen (Women Artists in Revolution). 1972an, Harmony Hammond eta Howardena Pindell artistek A.I.R. Gallery sortu zuten Brooklynen, beste hainbat kiderekin batera, emakume artisten lanak erakusteko asmoz. Heresies aldizkari feministan idazten zuten biek, zeina 1977an argitaratu baitzen lehen aldiz. Une horretan jaio zen artearen historia feminista. 1971n, ARTnews-en kaleratu zen Linda Nochlin-en saiakera bat, izenburuan hauxe galdetzen zuena: “Zergatik ez da egon emakume artista handirik?”; urte berean antolatu zuen Lucy Lippard-ek emakume artistei eskainitako lehen erakusketa, 26 Contemporary Women Artists, Aldrich Museum of Contemporary Art-en. 1975ean, Women Artists: 1550–1950 erakusketa aurkeztu zuten Linda Nochlinek eta Ann Sutherland Harris-ek Los Angeles County Museum of Art-en; hura izan zen museo batean emakume artistei eskainitako lehen nazioarteko erakusketa. Britainia Handian, Women’s Art History Collective taldea eratu zuten Rozsika Parker-ek eta Griselda Pollock-ek, eta azterlan garrantzitsuak argitaratu zituzten, hala nola Old Mistresses: Women, Art and Ideology (1981) eta Framing Feminism (1987). “Emakume artistek” abstrakzioaren historiari egindako ekarpena 1990eko hamarkadan hasi ziren aztertzen lehendabizikoz, eta azken urteotan landu da bereziki. Esaterako, Briony Fer-ek, On Abstract Art (1997) lanean, irakurketa berri bat egin zuen Eva Hesse-ren, Liubov Popova-ren eta Olga Rozanova-ren lanen harira.1963an, Women’s Liberation Movement izeneko mugimenduak bigarren olatu feministaren hasiera finkatu zuen AEBn; 1969an, berriz, WAR taldea sortu zen (Women Artists in Revolution). 1972an, Harmony Hammond eta Howardena Pindell artistek A.I.R. Gallery sortu zuten Brooklynen, beste hainbat kiderekin batera, emakume artisten lanak erakusteko asmoz. Heresies aldizkari feministan idazten zuten biek, zeina 1977an argitaratu baitzen lehen aldiz. Une horretan jaio zen artearen historia feminista. 1971n, ARTnews-en kaleratu zen Linda Nochlin-en saiakera bat, izenburuan hauxe galdetzen zuena: “Zergatik ez da egon emakume artista handirik?”; urte berean antolatu zuen Lucy Lippard-ek emakume artistei eskainitako lehen erakusketa, 26 Contemporary Women Artists, Aldrich Museum of Contemporary Art-en. 1975ean, Women Artists: 1550–1950 erakusketa aurkeztu zuten Linda Nochlinek eta Ann Sutherland Harris-ek Los Angeles County Museum of Art-en; hura izan zen museo batean emakume artistei eskainitako lehen nazioarteko erakusketa. Britainia Handian, Women’s Art History Collective taldea eratu zuten Rozsika Parker-ek eta Griselda Pollock-ek, eta azterlan garrantzitsuak argitaratu zituzten, hala nola Old Mistresses: Women, Art and Ideology (1981) eta Framing Feminism (1987). “Emakume artistek” abstrakzioaren historiari egindako ekarpena 1990eko hamarkadan hasi ziren aztertzen lehendabizikoz, eta azken urteotan landu da bereziki. Esaterako, Briony Fer-ek, On Abstract Art (1997) lanean, irakurketa berri bat egin zuen Eva Hesse-ren, Liubov Popova-ren eta Olga Rozanova-ren lanen harira.