Emakumeak abstrakziogile
Martha Boto
Martha Hoepffner
Atalak
Dadamaino
- Izenburua:
- Dadamaino
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Erakusketak | Mihisea | Musée des Arts Décoratifs | Paris | Matematika
- Mugimendu artistikoak:
- Op-art
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dadamaino,
1950eko hamarkadatik aurrera, Dadamaino ibilbide artistiko berria urratzen hasi zen, espazioan eta beste dimentsio posible batzuetan erabateko murgilketan zetzana. Zulo obalatuak eginak dituzten mihise monokromoengatik da batez ere ezaguna artista hau, eta atentzioa eman zuen 1960ko hamarkadako Europako eszena artistikoan Objektu optiko-dinamikoak delakoekin, lehen aldiz 1964ko Parisko Dekorazio Arteen Museoan erakutsi zituenak. Obra horiek agerian uzten dute pertzepzio bisualaren inguruan Dadamainok egina zuen ikerketa, eta Op Arten printzipioen oso interpretazio pertsonala islatzen dute. Aluminiozko plaka txiki batzuek, txikietatik handietarako ordenan eta kalkulu matematiko zehatzen arabera nylonezko harien gainean ezarrita, forma zirkularreko inpresio optikoak sortzen dituzte.