Emakumeak abstrakziogile
Sonia Delaunay eta arropa: prêt-à-porter modatik zinemako eta antzerkiko jantzietara
Espresionismo abstraktua
Atalak
Arte abstraktua AEBn zabaltzeko funtsezkoak izandako hiru emakume: Katherine S. Dreier, Hilla Rebay, Peggy Guggenheim
- Izenburua:
- Arte abstraktua AEBn zabaltzeko funtsezkoak izandako hiru emakume: Katherine S. Dreier, Hilla Rebay, Peggy Guggenheim
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Bildumagintza | Artearen historia | Erakusketak | Société Anonyme taldea | Art of This Century galeria | Museum of Modern Art (MOMA) | Solomon R. Guggenheim Museoa | AEB | New York | Charmion von Wiegand | Erika Giovanna Klien | Esphyr Slobodkina | Frank Lloyd Wright | Hilla Rebay | Irene Rice Pereira | Katherine Dreier | Man Ray | Marcel Duchamp | Pearl Fine | Alfred Barr | Peggy Guggenheim
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee | Nevelson, Louise | Popova, Liubov | Sobel, Janet | Sterne, Hedda | Taeuber-Arp, Sophie
1920an, Katherine S. Dreier artista eta mezenasak, Marcel Duchamp eta Man Rayrekin batera, Société Anonyme, Inc. sortu zuen: AEBko hormarik gabeko lehen arte modernoko museoa eta abstrakzioaren arragoa. Feminista izan ez arren, Dreierrek hainbat emakume artista babestu zituen, hala nola Sophie Taeuber-Arp, Liubov Popova eta Erika Giovanna Klien. Alfred Barr New Yorkeko MoMAren sortzaileak aitortu zuen zorretan zegoela berarekin, Europako arte abstraktuak AEBn izandako gorakadagatik.
Hilla Rebay artista eta kontserbatzailea izan zen, baita arte ez-objektiboko Solomon Guggenheim Bildumaren sortzailea ere —1930eko hamarkadaren amaieran jarri zuen ikusgai—. Hark aukeratuta diseinatu zuen Frank Lloyd Wright arkitektoak Guggenheim Museoa, arte abstraktuaren New Yorkeko tenplu ospetsua. Rebayk, zeinak ez baitzuen interes handirik feminismoan, funtsezko papera jokatu zuen arte abstraktua AEBn zabaltzeko orduan.
Peggy Guggenheim bildumagileak abstrakzioaren historiako hainbat artista ospetsu aurkeztu zituen New Yorkeko bere galerian: Art of This Century. 1943an, Louise Nevelson, Irene Rice Pereira, Esphyr Slobodkina eta Sophie Taeuber-Arp artisten lanak jarri zituen ikusgai 31 Women izeneko erakusketan. Epaimahaia gizonezko hutsez osatua zegoenez, Krasnerrek uko egin zion erakusketan parte hartzeari. 1945ean, Peggy Guggenheimek garaiko abstrakzioaren zenbait izen handi elkartu zituen berriro, hala nola Pearl Fine, Hedda Sterne, Janet Sobel eta Charmion von Wiegand, The Women erakusketan.