Emakumeak abstrakziogile
Vera Pagava
Maria Helena Vieira da Silva
Atalak
Atsuko Tanaka
- Izenburua:
- Atsuko Tanaka
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta denbora | Artea eta teknologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Zirkulua | Kolorea | Lerroa | Bonbillak | Jantziak | Gutai taldea | Japonia | Elektronika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Performance | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Tanaka, Atsuko
Atsuko Tanaka Japoniako Gutai taldeko kidea izan zen, 1950eko hamarkadan berrikuntzaren bilaketa erradikala sustatu zuen taldekoa. Tokioko kaleetako publizitate-kartel argidunen presentzia nonahikoak bere Jantzi elektrikoa inspiratu zion: ausaz pizten eta itzaltzen diren 200 bonbilla margotuz osatutako jantzia da. Etengabeko aldaketan dagoen pintura abstraktu eta argitsu baten euskarri bihurtzen zen artistaren gorputza horrela. Bonbillek sortzen duten energia edertasun- eta arrisku-iturri da, teknologia bera bezala, zeinaren izaera anbibalentea bereziki nabarmena baitzen gerraosteko Japonian. Performance horren ondoren, artistak zirkulu eta lerroen hiztegi abstraktu batean oinarritutako obra bat landu zuen, zirkuitu elektrikoak eta bizi-fluxuak gogorarazten zituena.