Emakumeak abstrakziogile
Arte abstraktua AEBn zabaltzeko funtsezkoak izandako hiru emakume: Katherine S. Dreier, Hilla Rebay, Peggy Guggenheim
Barbara Hepworth
Atalak
Espresionismo abstraktua
- Izenburua:
- Espresionismo abstraktua
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Haserrekorrak taldea | Bigarren Mundu Gerra | Life aldizkaria | AEB | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Espresionismo Abstraktua | Surrealismoa
- Aipatutako artistak:
- Sterne, Hedda
Espresionismo abstraktuak definitu zuen neurri handi batean AEBko gerraosteko margolaritza, europar modernitatearen, surrealismoaren eta abstrakzio geometrikoaren artean espazio berri bat irekita. “Haserrekorrak” —espresionista abstraktuen lehen belaunaldia— 1951n erretratatu zituzten Life aldizkarirako, eta Hedda Sterne da bertan agertzen den emakume bakarra. Argazkia irudi enblematiko bihurtu zen, eta Sterneren ospea sendotu zuen. Horren harira, zera esan zuen artistak: “Haserre zeuden ni argazkian agertzen nintzelako; hain ziren matxistak, emakume baten presentziak argazkia serio ez hartzea eragingo ote zuen beldur baitziren”. Baina kexu zen: “Ezagunagoa naiz argazki madarikatu horregatik laurogei urtean eginiko lanagatik baino”.