Emakumeak abstrakziogile
Sophie Taeuber-Arp
Vanessa Bell
Atalak
Helen Saunders
- Izenburua:
- Helen Saunders
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Misoginia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Geometria | Mugimendua | Erakusketak | Slade School of Fine Art | Lehen Mundu Gerra | Blast aldizkaria | Jazz | Wyndham Lewis | Giza eskubideak | Suntsipena | Mugimendu sozialak | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arts & Crafts | Vortizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Saunders, Helen
Slade School of Fine Art eta Central School of Arts and Crafts eskoletan ikasi ondoren, Helen Saunders arte-praktikan murgildu zen buru-belarri 1911n. Urte horretan bertan emakumeen sufragioaren aldeko martxa batean parte hartu zuen. 1914an, berriz, talde vortizista sortu zuen beste kide batzuekin batera, eta BLAST aldizkarian argitaratutako manifestua sinatu zuen; manifestu horretan “vortex” (zurrunbiloa) hitza baliatzen zuten, futuristek lehendik ere erabiltzen zutena hiriaren energia adierazteko. Taldeak bi erakusketa antolatu zituen, 1915ean eta 1917an hurrenez hurren, eta Saundersek bietan hartu zuen parte. Saundersen izena Wyndham Lewis-enarekin lotu ohi da sarritan; vortizismoaren liderra zen azken hori, zeharo misoginoa ere bazena. Saundersen bereizgarria izan zen lengoaia vortizistaren geometria dinamikoa erabili zuela esperientzia pertsonala aztertzeko. Dantza obran, esaterako, jazzaren erritmo berriekiko erantzun grinatsua adierazi zuen. Lehen Mundu Gerra bukatu ostean, Saunders bakartu egin zen. Haren margolan mordo bat galdu zen 1940an, bonbek bere etxea suntsitu zutenean. Bere bizitzako azken urteetan tarteka baino ez zuen jarri ikusgai bere lana, eta bere obra ezezaguna zaigu oraindik hein handi batean.