Emakumeak abstrakziogile
Maria Helena Vieira da Silva
Marcia Hafif
Atalak
Nasreen Mohamedi
- Izenburua:
- Nasreen Mohamedi
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artea eta filosofia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Saint Martin’s School of Art | Londres | India | Poesia | Traszendentzia
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Mohamedi, Nasreen
Londresko Saint Martin’s School of Art-en ikasi ondoren, Nasreen Mohamedik arrazionaltasuna, poesia, filosofia eta mistizismoa uztartzen zituen abstrakzio minimalista erradikala landu zuen 1970eko hamarkadan. Paper gainean tintaz eta arkatzez egindako konposizioak “espazioan zabaldutako hari finak […], espazio ez-fisikoaren ikuspegi aratza” ziren harentzat. Bere argazkietan —bizirik zela ez ziren inoiz ikusgai jarri— ikuspegi originalak eta plano itxiak aukeratzen zituen beti, gaia ia erabat abstraktu bihur zedin. Nasreen Mohamediren lana berriro ezagutarazi da berriki, eta Indiako modernitatearen artista garrantzitsuenetakotzat jotzen da egun.