Emakumeak abstrakziogile
Atsuko Tanaka
Nasreen Mohamedi
Atalak
Maria Helena Vieira da Silva
- Izenburua:
- Maria Helena Vieira da Silva
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Geometria | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Pinturagintza | Bigarren Mundu Gerra | Ingurunea eta natura | Hiria | Paris | Portugal | Brasil | Joaquín Torres-García
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Vieira da Silva, Maria Helena
Maria Helena Vieira da Silva artista portugaldarra Parisera joan zen 1928an, pintura ikastera. 1935 eta 1936 bitartean, formen sintesia helburu zuen lehen etapa bat hasi zuen, distortsioak eta efektu kromatiko argitsuak konbinatuz. Garai hartan, aire zabalean marraztu ohi zuen: “Naturaren aurrean kokatzen nintzen, haren baitan zegoena ondo margotu ahal izateko”. Errealitatearekiko harreman bizi horrek ez-figurazioaren aldeko hautua egitera eraman zuen. Gerra garaian, Portugalen hartu zuen babesa, eta Brasilen gero. Behin Parisera itzulita, espazioaren zatiketa bat hasi zuen Joaquín Torres-Garcíarengandik ikasitako lauki-sare itxurako egituraketa baten bidez. Artistak gardentasun-efektuak eta distortsio sotilak gero eta gehiago erabili zituen 1950eko hamarkadako konposizio zurietan, zeinetan argi distiratsua darien irudizko hiriak agertzen dira maiz.