Emakumeak abstrakziogile
Rosemarie Castoro
Tess Jaray
Atalak
Louise Bourgeois
- Izenburua:
- Louise Bourgeois
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Brontzea | New York | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Minimalismoa | Post-Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Parisen ikasketak egin ondoren, Louise Bourgeois New Yorkera aldatu zen, 1938an. Hirurogeiko hamarkadan, dimentsio fisiko eta gorpuzdun nabarmeneko piezak egin zituen, latexa erabiliz askotan. Avenza berbisitatua II izeneko obra hau abstrakzio post-minimalistari dagokion lana da, zurruntasun minimalistaren aurkakoa. Zoruraino zabaltzen den haragizko kapulu batek zelula-moduko forma batzuk hartzen ditu bere barnean; forma horiek “hodeiak” begitantzen zitzaizkion artistari. Brontzezko eskultura honek, igeltsuzko beste baten moldetik sortua, agerian uzten du Louise Bourgeoisek materialekin egina zuen ikerketa. Metal gogorra, astuna eta erresistentea den heinean, brontzeak tinkotasuna ematen dio errai itxurako formari.