Emakumeak abstrakziogile
Janet Sobel
Esther Ferrer
Atalak
Lee Krasner
- Izenburua:
- Lee Krasner
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Misoginia | Artea eta paisaia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Lan-prozesua | Tamaina | Artista Abstraktu Amerikar taldea (AAA) | Hans Hofmann School of Fine Arts | New York | Long Island | Barnett Newman | Jackson Pollock | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Analitikoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
Lee Krasner oso gazterik hasi zen margotzen. 1937an, Hans Hofmann-en eskoletara joan zen New Yorken, eta kubismo analitikoa ikasi zuen harekin. Artista Abstraktu Amerikarren Elkarteko kide aktiboa izan zen. 1945ean, Jackson Pollock-ekin ezkondu, eta haren obra sustatzeari ekin zion, Krasner ezaguna baitzen ordurako. Long Island-eko etxalde batean jarri ziren bizitzen, eta Krasnerrek, hango paisaietan oinarriturik, Irudi txikiak deritzon sorta margotu zuen, zeina erabakigarria izan baitzen bere ibilbidean. Testu hebrearren eta antzinako eskuizkribuen eraginpean, obra horiek mihise lauaren gainean egin zituen, margoa edukiontzitik zuzenean edo trementinarekin disolbatuta aplikatuz. 1956an, Pollock hil zen, eta, horren ostean, margolan gero eta handiagoak egin zituen Krasnerrek. “Pollock andre” gisa ikusten zuten berez misoginoa zen arte-munduan, eta horrek kalte egin zion sarritan Krasnerren obrari. “Ez dugu damarik behar” aurpegiratu zion Barnett Newman-ek 1950ean, eskakizun baten sinaduraren harira.