Emakumeak abstrakziogile
Mary Ellen Bute
Vera Pagava
Atalak
Wook-kyung Choi
- Izenburua:
- Wook-kyung Choi
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Pinturagintza | AEB | Hego Korea | Jackson Pollock | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Dansaekhwa | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Keinu-pintura
- Aipatutako artistak:
- Choi, Wook-Kyung
1960ko hamarkadaren ondorengo Koreako pintura abstraktuak Dansaekhwa mugimenduaren lan monokromoak ditu ezaugarri, eta Wook-kyung Choi izan zen garai hartan espresionismora jo zuen artista bakanetako bat, bere generoan bakarra den obra baten egile izanik. Choik ezagunak zituen Jackson Pollocken lanak, AEBn ikasten ari zen garaitik. 1960ko hamarkadan egin zuen lana espresionismo abstraktuaren barruan sartzen da, nahiz eta hark eragin horri buruzko aipamen espliziturik ez egin. Haren esperimentazioaren emaitza gisa koloreen eta keinu-mugimenduen arteko tentsio indartsu eta kontraesankorrez zipriztindutako espazio dinamikoak sortu zituen. 1979an, Koreara atzera itzulita, atzerritar bihurtua zen bere herrialdean, eta bere heriotza goiztiarra arte bakardadean aritu zen lanean. Choi benetako aitzindaria izan zen bere alorrean eta behin baino gehiagotan salatu zuen gizonak gizartean zuen nagusitasun erabatekoa.