Emakumeak abstrakziogile
Alicia Penalba
Claire Falkenstein
Atalak
Ruth Asawa
- Izenburua:
- Ruth Asawa
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Eskulturagintza | Black Mountain College | Ingurunea eta natura | AEB | Metal | Buckminster Fuller | Dualtasuna | Amatasuna | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Asawa, Ruth
Ruth Asawa Black Mountain Collegen ikasi zuen 1940ko hamarkadan. Haren eskultura organikoek naturarekin lotura estua izatea dute ezaugarri. Obra abstraktu horiek —eskuz egindako hari metalikoen bilbadurak— jolasean aritzen dira sendotasunarekin eta arintasunarekin, argiarekin eta itzalarekin, barrualdearekin eta kanpoaldearekin. Asawak sei seme-alaba izan zituen, eta bere lanak gauzatzeko prozesuan parte hartzera gonbidatu zituen. Kritikariek Asawaren lanaren interpretazio murriztailea egin zuten: artista “etxekoandre” gisa definitu zuten, eta haren lana dekorazio-arteekin lotu. Buckmister Fuller arkitektoak zeritzon Asawa inoiz ezagutu zuen artistarik “iaioena, emankorrena eta inspiratuena” zela, baina 2010eko hamarkadara arte haren lanak ez zuen aitortzarik jaso AEBko mendebaldeko kostaldetik harago.