Emakumeak abstrakziogile
Monir Shahroudy Farmanfarmaian
Valentine de Saint-Point
Atalak
Dorothea Rockburne
- Izenburua:
- Dorothea Rockburne
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Geometria | Zuria | Lan-prozesua | Lerroa | Materiala | Papera | Black Mountain College | Max Dehn | Matematika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Minimalismoa
- Teknikak:
- Urtinta
- Aipatutako artistak:
- Rockburne, Dorothea
1950eko hamarkadaren hasieran Black Mountain Collegen egin zituen ikasketetan, Dorothea Rockburnek Max Dehn ezagutu zuen, zeinak matematika modernoaren hastapenak erakutsi zizkion. Topaketa hark arrasto sakona utzi zuen artistarengan. Locus sailean, eskulturen antzeko erliebe-efektuak sortu zituen paper-orrietan: inprimatzeko prentsan ezarri aurretik, lerro ortogonal batzuei jarraituz tolesten zuen orri bakoitza. Ondoren, orriaren berezko koloretik apenas bereizten zen zuri gordin koloreko urtintaz nabarmentzen zuen tolestura bakoitza. Rockburnek minimalismoa eta arte kontzeptuala nagusi ziren eszena artistiko baten barruan egin zuen bere ibilbidea, eta modulu geometriko sinpleen aldakuntzan eta materialen eta haien aukeren lanketa sotilean oinarritutako abstrakzio berezi bat sortzeagatik nabarmentzen da.