Emakumeak abstrakziogile
Lillian F. Schwartz
Alma Woodsey Thomas
Atalak
Zilia Sánchez
- Izenburua:
- Zilia Sánchez
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mihisea | New York | Kuba | Espainia | Sentsualtasuna | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte informala | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Sánchez, Zilia
Zilia Sánchez, 1960tik New Yorken erbesteratutako margolari kubatarra, txundituta geratu zen 1950eko hamarkadan Espainian egindako egonaldietan ezagutu zuen abstrakzio informalarekin. 1966tik aurrera, lexiko formal eta kromatismo murriztuko lan sail bati ekin zion. Sánchezek —“mulato minimalista” bat, berak bere buruaz esan ohi duenez— bere filiazio abstraktu minimalista onartzen du, baina goitik behera iraultzen ditu estilo horren kodeak, bere lanari dimentsio korporal nabarmena gehituz. Bere lanaz ari dela, bere obrak “gorputzak” bezalakoak direla dio, eta bere mihise tenkatuak, “larruak”. Ildo horretan, Eros izeneko lanak maitaleak elkartzen diren unearen sentsualitatea ekartzen digu gogora.