Emakumeak abstrakziogile
“Abstrakzio eszentrikoa”
Errealitate Berrien Aretoaren harira
Atalak
Ehunak eta abstrakzioa
- Izenburua:
- Ehunak eta abstrakzioa
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta espazioa | Artearen historia | Materiala | Tamaina | Testura | Erakusketak | Ehungintza | Museum of Modern Art (MOMA) | New York | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Fiber Art | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Artisautza | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Buić, Jagoda | Hicks, Sheila | Muñoz, Aurèlia | Tawney, Lenore
1969an Wall Hangings erakusketa antolatu zuten New Yorkeko Museum of Modern Art-en: ehun-obrak erakutsi ziren lehen aldiz arte-museo batean. 1962tik aurrera, Lausanako Nazioarteko Biurtekoa sortuz geroztik alegia, Ekialdeko Europako eta AEBko artisten sorkuntza erradikalak tapizgintzaren lengoaia kodetua birdefinitzen saiatu ziren. Obra horiek, maiz neurri handikoak zirenak, hormatik askatzen ziren eta espazioa inbaditzen zuten. Hasieran “Tapizgintza berria” izena ematen zitzaien, eta terminologia horrek artisautzaren eremuarekin lotzen zituen obrak; horregatik, arian-arian bazterrean utzi eta “Fiber Art” edo “Ehun-artea” izena jarri zieten. Zaila da bitarteko artistikoen arteko hierarkiak ezabatzea, eta misoginiari aurre egin behar izan zitzaion gainera, ehun-lanak sarri lotzen baitira unibertso femeninoarekin. Aurèlia Muñoz, Jagoda Buić, Sheila Hicks eta Lenore Tawney izan ziren, besteak beste, bere burujabetasuna askatasunez aldarrikatzen zuen ehun-eskulturaren erakuslerik nabarmenenak. Beren sorkuntza abstraktuek gogora dakarte AEBn garaturiko eskultura minimalista formagabeen korrontea, materiaren eta testuraren efektuak balioesten dituena.