Emakumeak abstrakziogile
Barbara Kasten
Virginia Jaramillo
Atalak
Apy Art Centre Collective
- Izenburua:
- Apy Art Centre Collective
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Australiako aborigenak | Emakumea artean | Mitologia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Sinbologia | Pinturagintza | Kolektibitatea | Tradizioa | Australia | Herri-kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- APY Art Center Collective,
APY Art Centre Collective delakoak Australiako hegoaldeko aborigenen komunitateetako artistez osatutako zazpi zentro biltzen ditu. Haien lan kolektiboak tokiko tradizioak uztartzen dituzten narratiba mitologikoen transkripzio piktorikoak dira. Emakumeen legea bizirik dago gure lurretan lana antzinako jakintzak dituzten emakume batzuek margotua da. Margolanak Zazpi Ahizpen mitoa islatzen du, Australiako toki sakratu askoren sorrera kontatzen duen mito bat, hainbat aborigen-taldek partekatzen dutena. Obra irudikapen-sistema formal eta kodetu batean oinarritutako abstrakzio sinboliko bat da. Mihisean hartzen duen tokiaren arabera, forma bakoitzak eta zeinu bakoitzak milaka urteko narratiba horretako osagaiak deskodetzen ditu.