Emakumeak abstrakziogile
Vanessa Bell
Marlow Moss
Atalak
Sonia Delaunay-Terk
- Izenburua:
- Sonia Delaunay-Terk
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta literatura | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Kolorea | Papera | Mugimendua | Soinua | Jantzi-diseinua | Jantziak | Oihalak | Erakusketak | Musée d'art moderne de la Ville de Paris | Lehen Mundu Gerra | Alemania | Madril | Paris | Poesia | Liburuak | Robert Delaunay | Blaise Cendrars
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Artista-liburua | Ilustrazioa
- Aipatutako artistak:
- Delaunay-Terk, Sonia
Alemanian ikasketak egin ondoren, Sonia Terk Parisera joan zen bizitzera 1906an. Robert Delaunay artistarekin ezkondu zen 1909an eta, senarraren oroimena iraunarazteko, bigarren lerroan jartzen zuen bere burua sarriegitan. Bere abstrakzio koloretsua, “kontraste simultaneoen” legeak azpimarraturik, arte ederretatik arte aplikatuetara hedatzen da, eta modu originalean uztartzen ditu artea eta egunerokotasuna. 1911n dagoeneko lan abstraktuak egiten zituen Delaunay-Terkek, oihalez eta koloretako paperez osatutako muntaketen bidez. 1913an, berriz, Transiberiarreko prosa obrarekin, kolorearen, soinuaren, mugimenduaren eta erritmoaren arteko loturak ikertzen hasi zen. Lehen Mundu Gerraren garaian Espainian erbesteratu zen, eta moda- eta dekorazio-denda bat ireki zuen Madrilen: Casa Sonia. Ondoren, jantziak diseinatu zituen, eta 1925ean, Parisera itzuli eta gero, joskintza-etxe bat abiatu zuen. Funtsean maskulinoa zen ingurune batean ibiltzen zenez, ez zuen onartzen “emakume artista” gisa har zezaten. Nolanahi ere, ez zuen merezitako aitortzarik jaso harik eta 1967. urtean Musée d’art moderne de la Ville de Paris-ek bere lanari eskainitako lehen atzera begirakoa antolatu zuen arte.
Transiberiarreko eta Frantziako Jehanne txikiaren prosa, 1913: Margolan-poema honek koloreen eta hitzen benetako alkimia biltzen du; obra itzel honek ederki azaltzen du nola ulertzen zuen Sonia Delaunay-Terkek abstrakzioa, eta orobat islatzen du zer lotura ezartzen zituen artistak hiru faktore hauen artean: poesia, bere ilustrazioak, eta liburuekiko sentitzen zuen maitasuna —margotu, koadernatu eta artelan bihurtzen zituen azken horiek—. Blaise Cendrars-ek argitaratu zuen liburuxka zabalgarri bertikal formatuan; testua, bada, kontraste kromatikoekiko paraleloan garatzen da, “Pintura simultaneoa/Testua errepresentazio sinkroniko” gisa, autorearen beraren terminologia erabiltzearren.