Emakumeak abstrakziogile
Lygia Clark
Lygia Pape
Atalak
Aurelie Nemours
- Izenburua:
- Aurelie Nemours
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Espiritualtasuna | San Joan Gurutzekoa | Piet Mondrian
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Konkretua
- Teknikak:
- Pastela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cahn, Marcelle | Nemours, Aurelie
Aurelie Nemours Arte Konkretuaren funtsezko artista bat izan zen, Marcelle Cahnen gertukoa. 1940ko hamarkadan, abstrakzioaren bidea hartu zuen. 1950eko hamarkadan, Piet Mondrianen lana ezagutu zuen, eta zirrara berezia sentiarazi zion. Nemoursen pastelek obra nagusien kategoria erdietsi zuten Egoitzak sailean, praktika espirituala eta ikerketa artistiko hutsa uztarturik. Margolari frantsesa “hutsunea” erdiesten saiatu zen bere lanean, San Joan Gurutzekoaren Kantu espirituala gogora ekarriz. Serie horrekin bere hiztegi plastiko soilaren lehen funtsezko elementuak ezarri zituen: horizontala eta bertikala, elkar gurutzatzean gurutzea osatzen dutenak, baita laukizuzena eta karratua ere.