Emakumeak abstrakziogile
Bice Lazzari
Gego
Atalak
Ilona Keserü
- Izenburua:
- Ilona Keserü
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Hilarriak | Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Mihisea | Abstraction-Création taldea | Hungaria | Balaton aintzira | Ferenc Martyn | Erotismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Keserü, Ilona
Ilona Keserü 1960ko hamarkadako hungariar eszena artistikoaren ordezkari nagusietako bat da. Haren maisu izandako Ferenc Martyn artistak, Abstraction-Création taldeko kide ere bazenak, hizkuntza piktoriko abstraktua hartzera animatu zuen. 1967an, Keserük hilarri ondulatu batzuk aurkitu zituen Balaton (Hungaria) aintziraren ertzeko hilerri batean, eta geroztik behin eta berriro errepikatu zuen motibo hura bere margolan tonu berokoetan, Hurbilketa sailean ikus daitekeen bezala. Mihise tradizionala erabiltzeko moduak —zimurtu egiten du, edo sabeldu, egunkari-paperez beteta— haren lanaren izaera gorpuzdun eta organikoa azpimarratzen du, nolabaiteko erotismoa ere gogora ekarriz.