Emakumeak abstrakziogile
Texaseko Bauhaus
“Abstrakzio eszentrikoa”
Atalak
Neokonkretismo brasildarra
- Izenburua:
- Neokonkretismo brasildarra
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Artea. Teoria | Artearen historia | Erakusketak | Museu de Arte (Sao Paulo) | Brasil | Max Bill | Mário Pedrosa | Zentzumenak | Dimentsioa
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Arte Konkretua | Neo-Konkretismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia | Pape, Lygia
1950ean Max Bill-en atzera begirako erakusketa bat antolatu zuten Museu de Arte de São Paulo museoan (Brasil), eta handik zabaldu ziren arte konkretuaren printzipioak. Billen iritziz, “abstraktuaren aurkakoa da konkretua: arte figuratiboa errealitatearen abstrakzio bat da; arte ez-figuratiboa, aldiz, gogoaren sorkuntza purua da, konkretu bihurtzen dena gauzapenaren bitartez”. 1957an, Rio de Janeiroko artista-talde batek —Mario Pedrosa arte-kritikariaren ingurukoak ziren— Manifestu neokonkretua sinatu zuen, salatuz arte konkretuak “begi-makina” nahiago zuela “begi-gorputza” baino. Modu horretan, neokonkretismoko bi figura garrantzitsuk, Lygia Pape-k eta Lygia Clark-ek, abstrakzio geometrikoari erantzun zioten modu originalean, zurrunegia zela uste baitzuten. Papek proposatzen zuen artelana hainbat zentzumenen bidez atzitzea; Clarkek, berriz, trantsizio original bat proposatu zuen bi dimentsiotik hiru dimentsiora joateko. Bi-biek ezabatzen zuten ikuslearen eta artelanaren arteko distantzia; horretarako, pieza abstraktuak aurkeztu zituzten, elkarreraginean jarduteko eta manipulatzeko modukoak.