Emakumeak abstrakziogile
Elaine de Kooning
Joan Mitchell
Atalak
Aurèlia Muñoz
- Izenburua:
- Aurèlia Muñoz
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Bildumagintza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Testura | Nazioarteko Tapizgintza Biurtekoa | Ehungintza | Museum of Modern Art (MOMA)
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Makramea
- Artelan motak:
- Artisautza | Eskultura | Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Abakanowicz, Magdalena | Buić, Jagoda | Muñoz, Aurèlia
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, nazioarteko mugimendu batean jardun zen Aurèlia Muñoz artista katalana; mugimendu horren bidez, ehungintzaren arteak —ordura arte baztertua, dekorazio hutsa zelakoan— bere adierazmoldea aurkitu zuen, zinezko artelantzat jo daitezkeen eskultura-forma abstraktuen bitartez. Eskuz korapilaturiko makramearekin eta jutearekin egindako esperimentu ausartak dira Muñozen lanik ezagunenak; espazio berri bat sortu zuen arte-sorkuntzaren forma tradizional horrentzat, zeina etxeko eremura mugatu izan baita historian. 1965ean, Nazioarteko Tapizgintza Biurtekoaren bigarren edizioan parte hartu zuen, Lausanan, eta kritikak harrera beroa egin zion haren lanari. Biurteko horretan ezagutu zituen Magdalena Abakanowicz eta Jagoda Buić artistak, tapizgintza ez-dekoratiboari bolumena eta testura eransteko ahaleginetan zebiltzanak, Muñoz bera bezalaxe. Duela gutxi, Muñozen lanak arreta piztu du nazioartean; izan ere, MoMA museoak artistaren pieza garrantzitsu bat txertatu zuen bere bilduman 2019. urtean.